Ekialde Hurbila

Israelgo Armadak palestinar bat hil egin du Gazan

Gazako Beit Lahia herrian, palestinar bat hil egin da Israelgo soldaduek tirokatuta. Israelgo Armada operazio militar handia egiten ari da Gaza iparraldean, “koheteen altxamendua galarazteko”. Erasoaldi horretan hil dute palestinarra eta beste hainbat zauritu dituzte.

2006ko uztailaren 6a
16:28
Entzun
Iturri palestinarren diotenez, Muhamad el-Atar Beit Lahia herriko bizilaguna tiroka hil dute Israelgo soldaduek, bere etxe ondoan zegoenean. Horrez gain, hainbat palestinar daude zaurituta Israelgo tropen eta helikopteroen erasoengatik.

Atzotik,tankeak,ibilgailu blindatuak eta infanteriazko tropa asko zabaldu dituzte Gaza iparraldeko kokalekuetan. Operazio honen ondorioz, Israelek dio, “koheteen altxamendua” galarazi nahi duela. Izan ere, azken orduetan palestinarrek koheteak jaurti dituzte Israelgo lurretara Gaza iparraldetik.

“Udako Euriak” izeneko operazioa pasa den astean martxan jarri zuen Israelek, miliziano palestinarrek bajhitutako Guilad Shalit soldadua aurkitzeko. Era berean, soldadua bahituta dutela-eta palestinarren aurkako erasoaldi gogorrak egin ditu egunotan Israelek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.