Gaur zortzi hasi zuen Israelek Gazaren kontrako erasoaldia, eta azken orduetan gogortu egin du: lurreko indarrak Gazan sartu dira, egunean zehar tanke bidez erasoak egin ondoren. Israelgo iturri militarrek lurreko sarraldia abian jarri dutela baieztatu dute, eta Hamasek koheteak jaurtitzeko erabiltzen dituen guneak suntsitzea dela helburua.
Tanke bidezko erasoaren jomugua ere Hamasen kokaguneak izan direla agertu dute iturri horiek.
Dena den, artilleria ez ezik aire indarrak ere erabili ditu egunean zehar Israelek. Besteak beste, meskita bat bonbardatu dute hegazkinek eta gutxienez 15 palestinar hil.
Erasoa hasi zuenetik 440 palestinarretik gora hil ditu Israelek eta 2.200 baino gehiago zauritu. Gazako bizilagunen egoera guztiz larria dela ohartarazi dute nazioarteko erakunde humanitarioek.
Ekialde Hurbila
Israelgo armadaren lurreko indarrak Gazan sartu dira
Egunean zehar tankeak erabili dituzte Gaza iparraldea bonbardatzeko, eta arratsaldeko azken orduan lurreko inbasioari ekin diote. Halaber, meskita bat bonbardatu du hegazkin bidez eta 15 lagun hil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu