Ekialde Hurbila
Israelgo Legebiltzarra desegin eta hauteskundeak aurrera ditzala eskatu dio Sharon lehen ministroak Katsav presidenteari
Israelgo Parlamentua desegiteko eskatu dio Ariel Sharon Israelgo lehen ministroak Moshe Katsav presidenteari, hartara hauteskundeak datorren urteo martxora aurreratzeko. Bere alderdia, eskuineko Likud blokea, utzi du Sharonek, eta beste alderdi bat "zentrokoa" eratuko du. Alderdi horren buru hauteskundeetan parte hartu nahi du Sharonek. Katsavek adierazi du oraindik ez duela lehen ministroak egindako eskaeraren inguruan inolako erabakirik hartu.
Sharon bera izan zen Likud blokearen sortzaileetako bat 1973an, baina, orain, barne eztabaida eta liskarrak tarteko, utzi egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu