Israelgo militarrak Jenineko errefuxiatu eremuan sartu ziren, Zisjordania iparraldean, Bassam al Saedi Yihad taldeko buruzagiaren bila. Bidetik baina, Makhd Mohammad Anis Lahlouh 22 urteko gaztea hil zuten, bihotzean tirokatuta, eta beste bi gazte tiroz zauritu zituzten: Abu Sbeih 20 urtekoa eta Ala Abu Jalifa.
Bi gazteak Nabluseko erietxera eraman zituzten: Abu Sbeih gaur hil da militarrek bularrean eman zioten tiroaren ondorioz. Palestinako Maan berri agentziak jakinarazi duenez, balak bularrean jotako kolpearen ondorioz, giltzurrunen, kolonaren, biriken eta gibelaren zati batzuk galdu zituen. Jalifa egoera larrian dago, iturri beraren arabera.
Atzo nekazari palestinar bat tirokatu zuten Israelgo militarrek. Jabaliatik gertu tirokatu zuten Jusef Saadh 20 urteko gaztea, Gazako zerrendan. Bala zauria du izterrean, iturri medikoek jakinarazi dutenez.