Ekialde Hurbila

Israelgo Poliziak bi palestinar hil ditu, ekainean hiru ikasle judu bahitu eta hil zituztelakoan

Tel Aviveko iturrien arabera, segurtasun indarrak ustezko bi ekintzaileak atxilotzera zihoazenean hasi zen tiroketa.

2014ko irailaren 23a
12:28
Entzun

"Susmagarriak atxilotzeko asmoz" joan zen Polizia Gush Etzion auzora, Zisjordanian. Hala adierazi dute Israelgo informazio iturriek. Baina "tiroketa hasi zen", eta Amar Abu Eisha eta Marwan Kawasmeh hil egin ziren.

Aldiz, auzokoek salatu dutenez, Polizia hondeamakinekin joan zen bertara, eta, bizilagunak atxiloketen aurka protestan hasi zirenean, tiroka erantzun zien.

Operazioan beste hiru palestinar atxilotu dituzte Israelgo segurtasun indarrek. Hiru gazte juduak bahitu eta hiltzeaz akusatutako Husam Kawasmeh-en senideak dira hirurak. Kawasmeh espetxean dago egun.

Guilad Shaer, Naftali Frenkel eta Eyal Yifrach joan den ekainaren 12an desagertu ziren, eta handik hiru astera aurkitu zituzten gorpuak. Hilketei erantzuteko aitzakian, eskuin muturreko talde batek 16 urteko palestinar bat atzeman eta bizirik erre zuen. Aldi berean, hiru gazte juduak bahitzeko erabili zituzten tunelak suntsitzeko aitzakian hasi zuen Israelek Gazaren aurkako operazioa. Erasoaldian 2.000tik gora palestinar hil ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.