MUNDUA

Israelgo presidente ohia kartzelara sartuko dute, bortxaketa eta sexu erasoengatik

Epaitegi Gorenak deuseztatu egin du estatu buruak jarritako helegitea. Halako delituengatik zigortu eta baldintzapeko askatasunean egon izan zen bi urte bitartean. Oraingoan, zazpi urteko kartzela zigorra bete beharko du. 

2011ko azaroaren 10a
12:51
Entzun

Epaitegi Gorenak deuseztatu egin du Moshe Katsav (Yadz, Iran, 1945) Isralego presidente ohiak aurkeztu zuen helegitea eta, ondorioz, zazpi urteko kartzela zigorra bete beharko du. Tel Aviveko epaitegiak, turismo ministro izan zenean bertako hiru langileri bortxaketa, sexu erasoak eta ekintza lizunak egiteagatik zigortu zuen estatu burua 2010eko martxoan.

Katsavek bere errugabetasuna defendatu zuen eta bortxaketa zigorraren aurrean helegitea ezarri zuen, emakumeetako batekin izandako sexu harremanak adostuak izan zirela esanez. Gorenak, ordea, atzera bota du helegitea eta jazarpena eta eraso lizunak leporatuko dizkio. 

Ez da Israelgo buru izandakoa halako delituengatik zigortzen duten lehendabiziko aldia, estatu buru zelarik, 2000 eta 2007 bitartean, baldintzapenko askatasunean egon zen bi urtez eta bortxatutako emakume bati 20.000 euro ordainduarazi zizkioten. 

Horretaz gain, justizia trabatzeagatik ere zigortu dute.

Gorenetik gainbehera

Etorkizun oparoa ikusten zioten ingurukoek. Kiriat Malajin, bere belaunaldian unibertsitate ikasketak amaitu zituen bakarra izan zen. Gutxika-gutxika goraka hasi zen haren ibilbide politikoa. Alkatetzatik diputatu izatera, eta gero, ministro lanetara. Lan eta Gizarte gaietako ministro lehenik, eta Turismo ministro gero. 2000. urtean legebiltzarrak presidente izendatu zuen. Orduan ezezaguna zen herritarrentzat. Gehiengo batek nahiago zuen Simon Peres laborista; bere lekukoa hartu zuena, hain justu. Eskuinak Israelen izan zuen lehen presidentea bilakatu zen, baina ultra-ortodoxoen babesari esker.

Bortxaketa eta eraso sexualengatik ezarri dizkioten kondenek, dena den, Israelen gorenera heldu zenaren irudia erabat zapuztu dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.