Israelgo presidente ohia kartzelatu egingo dute
JERUSALEM. Israelgo Auzitegi Gorenak ez du aintzat hartu Moshe Katsav Israelgo presidente ohiak jarritako errekurtsoa, eta datorren abenduaren 7tik aurrera beteko du ezarritako kartzela zigorra. Hiru emakume bortxatzea eta beste irain batzuk egin izana egotzi diote, eta zazpi urteko kartzela zigorra bete beharko du. Haren gertuko iturriek azaldu dutenez, lasai dago, errugabe dela ziur delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu