Espainiaren batasunaren aldeko ekitaldia egin zuten atzo eguerdian hainbat lagunek Bartzelonako Sant Jaume plazan. Ordu erdi geroagorako zuen deituta elkarretaratzea Independentistak sareak, eta elkar egin dute topo.
Independentistak sareak ez zekien Libres e iguales ekimena leku horretan ekitaldia egitekoa zenik, baina ez diote Poliziari elkarretaratzea egiteko asmoaren berri eman. Unionisten ekitaldiaren ostean baina plaza hustu aurretik, ikurrinak atera dituzte, eta tirabirak izan dira bi aldeen artean; independentziaren alde oihukatu dute euskal independentistek, eta, besteak beste, "hitzaileak" erantzun diete unionistek.
Egoera hori zela, elkarretaratzea bertan behera uztea erabaki du Independentistak sareak.
[Youtube]http://youtu.be/uX5faVAUwGE[/Youtube]