MUNDUA

Istiluak izan dira Belfasten, bosgarrenez jarraian

Erresuma Batuko bandera udaletxean jartzeko egun kopurua murriztu du Belfasteko Udalak, eta neurriaren aurka protesta egin dute unionista ugarik.

2013ko urtarrilaren 8a
11:07
Entzun

Bosgarrenez jarraian, istiluak sortu dira bart gauean Belfasteko Poliziaren eta mila unionista ingururen artean. Bart gaueko istiluetan, molotov koktelak, golf pilotak eta adreiluak jaurti dizkiete poliziei. Protestan ari zirenak ur kainoiak erabilita sakabanatzen saiatu da Polizia. Unionistek azaldu dute protesta baketsua egiten ari zirela eta haiek erasoak izan ondotik hasi zirela istiluak.

Lau pertsona atxilotu dituzte, eta dagoeneko ehundik gora dira oldarraldiak hasi zirenetik atzemandakoak. Gainera, 52 polizia zauritu dira orotara. Matt Baggott Irlanda iparraldeko Poliziaren buruaren esanetan, 10 eta 11 urteko haurrak daude liskarretan parte hartzen ari direnen artean.

Irlanda iparraldeko hiriko udalak erabaki zuen Erresuma Batuko bandera udaletxean jartzeko egun kopurua murriztea, eta erabaki horren kontra ari dira protestan unionistak. Bandera egunero zintzilikatu beharrean, urtean hamazazpi egunetan jartzea erabaki zuen udalak. Irlanda iparraldeko lehen ministro Peter David Robinson unionistak esan du neurri hori "arinegia eta zirikatzailea" dela, eta liskarrak amaitzeko eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.