Israelgo Beit Shemesh hiriko bi auzotan Poliziaren kontra oldartu dira ehunka ultraortodoxo, eta arin zauritu dute agenteetako bat. Emakumeen kontrako jarrera iraingarriengatik sortu dira liskarrak. Emakumeei espaloi batetik eta gizonei bestetik ibiltzeko eskatzen dieten kartelak kentzen hasi da Polizia. Hain zuzen ere, Israelen ultraortodoxoek emakumeari egiten dioten bereizkeriaren kontrako neurriak iragarri zituen Benjamin Netanyahu lehen ministroak iragan igandean. «Israelen eremu publikoa irekia eta segurua da denentzat, bai gizonentzat bai emakumeentzat. Ez dago lekurik jazarpenarentzat eta diskriminazioarentzat».
Bestetik, Tel Aviveko parlamentua Armeniako genozidioa aitortzea aztertzen ari da, baina Atzerri Ministerioak ohartarazi dio erabaki horrek Turkiarekiko harremana gehiago gaiztotuko lukeela.
Istiluak izan dira Israelgo Poliziaren eta ehunka ultraortodoxoren artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu