Sain Louis konderriko Ferguson hirian (Missouri, AEB), istilu larriak izan dira bart goizaldean, larunbatean poliziak gazte bat hil ostean. Bertako Poliziaren buru Jon Belmarrek adierazi zuen, larunbat gauean polizia agente batek tiroz hil zuela Michael Brown, 18 urteko gizonezkoa, "hark polizia erasotu ondoren".
Poliziburuaren esanetan, "agenteak bi pertsonarekin egin zuen topo", haietako batek "autoaren barrura bultzatu zuen polizia, eta gainera etorri zitzaion". Orduan gertatu omen zen tiroketa, tiro bat autoaren barrutik egin zela ziurtatu du Belmarrek eta gainontzekoak gaztea ihes egiten saiatu zenean; poliziaren autotik hamar metrora erori zen hilik.
Ferguson hirian biztanleriaren gehiengoa beltzek osatzen dute; Polizian ordea zuriak dira gehienak. Tentsioa areagotuz joan da azken hilabeteotan hiritarren eta poliziaren artean, eta Michael Brown gaztearen heriotzaren osteko gaubeilan, lehertu egin da.
Igande gauean ehundaka pertsona batu zen, eta gehiengoa otoitz egiten aritu zen bitartean talde batzuk hirian zehar sakabanatu ziren; autoak geldiarazi, trafikoa oztopatu, denda eta saltokiak erasotu eta harrapakatu zituzten eta poliziarekin istiluak izan zituzten.
Inguruko barrutietaik etorritako polizia ugarirekin indartu dute hiriko segurtasuna; Ed Kuntz, Saint Louiseko poliziaren bozeramaleak adierazi du, operazio taktiko berezietrako talde bat ere (SWAT) hedatu dela hirian zehar, datozen egunetan bart gauekoa ez errepìkatzeko asmoz.