Genova izan da ezkerraren galerarik nabarmenena. 50 urtez ezkerraren esku egon ostean, zentro-eskuina nagusitu zen atzo tokiko hauteskundeetan. Eskuin muturreko Liga Nortek eta Silvio Berlusconiren Forza Italiak osatutako koalizioaren hautagaia nagusitu da alkatetzarako bozetarako bigarren itzulian. Gauza bere gertatu da Veronan eta L'Aquilan ere.
Emaitza txarrak izan dira gobernuan dagoen Matteo Renziren alderdi demokratarentzat. Nolanahi ere, hark alde onari begiratu dio, eta azpimarratu du alkatea aukeratu behar zen 111 herrietako gehienetan irabazi dutela. Hala ere, emaitza hobea izan zitekeela ere aitortu du.
"Haizea zentro-eskuinaren alde dabil iparraldetik erdigunera, eta hegoaldera", esan du Forza Italiako bozeramaile Renato Brunettak.
Urtebete baino gutxiago falta da Italiako hauteskunde orokorretarako.