Italiak eskualde kopurua gutxituko du krisiagatik
ERROMA. Italian 29 eta 35 eskualde artean kenduko dituzte krisiari aurre egin ahal izateko. Roberto Calderoli Erakundeen Erreformarako ministroak zehaztu duenez, «3.000 kilometro koadro edo 300.000 biztanle baino gutxiago» dituzten eskualdeak desagertuko dira; udazkenean errolda berri bat egingo dela iragarri du. Murrizketa planak aurrekontua 45.500 milioi eurotan doitzea aurreikusi du gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu