mundua

Italiak uko egin dio berriro energia nuklearra erabiltzeari

2011ko apirilaren 19a
19:02
Entzun

Italia Gobernuak ez du berriro energia nuklearra erabiliko, gaur hango hedabide batzuek exekutiboaren iturriak aipatuz argitaratu dutenez. Fukushimako (Japonia) zentral nuklearraren hondamendiaren ondoren Italiako Gobernuak martxoaren 23an urtebeteko moratorioa onartu zuen, eta hedabideek orain diote Silvio Berlusconi lehen ministroaren taldeak dekretu hari emendakin bat erantsi diola, energia nuklearraren erabilpenari uko egiteko.

Emendakina onartzen badute, Italian zentralak egiteko arau guztiak bertan behera geratuko dira ziurrenik,

Giulio Tremonti Ekonomia ministroa energia berriztagarrien eta "energia alternatiboen" alde azaldu da.

1987tik ez dute energia nuklearra erabili Italian. Urtebete lehenago gertatu zen Ukrainan Txernobylgo zentraleko istripu larria. Italiarrak 1987ko erreferendumean zentralen aurka agertu ziren, eta herrialdean orduan zeuden laurak ixteko eskatu zuten.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.