Italiako eskola publikoetan gurutzea ezartzeari ezezkoa eman zion 2009an Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, baina orduan hartutako erabakia aldatu egin du orain, argudiatuta ez duela inor behartzen ekintza erlijiosoetan parte hartzera «horman zintzilikatutako gurutze bat sinbolo pasiboa delako».
Soile Lautsi herritarrak aurkeztu zuen Estrasburgon salaketa, 2006an, bere bi seme-alabek ikasten zuten eskolan gurutze bat zegoelako, eta babesa eman zioten 2009an, estatuak sinesmenak «inposatzeari» uko egin behar ziolako. Orain auzitegiari «ulergarria» iruditzen zaio, baina, haren ustez, ez du eskubiderik bortxatzen.
Italiako eskoletan gurutzea jartzea onartu du Estrasburgok
2009an kontra hartutako erabakia aldatu egin du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu