Italiako Poliziak jakinarazi du Reggio Calabriako aireportuaren inguruan lehergaiak eta armak zituen auto bat aurkitu zuela atzo. Hain zuzen, Calabrian zen atzo Giorgio Napolitano Italiako estatuburua, bisitan. Dena dela, baztertu egin du Napolitanoren aurka atentatua egiteko asmoa zutenik autoa utzi zutenek, "estatuburuak egindako ibilbidetik kanpo zegoelako ibilgailua".
Aireportutik ehun metrora zegoen, Poliziak dioenez. Lapurtutako autoa zen, eta barruan bi fusil, bi pistola, etxean egindako lehergailua, su hartzeko likidoa... zeuden, Poliziaren arabera.
Urtarrilaren 3an Reggio Calabriako Auzitegiaren aurka bonba bat lehertu zuten. Inor ez zen zauritu baina kalte materialak handiak izan ziren.
italia
Italiako estatuburuak Calabriara egindako bisitan lehergaiak eta armak zituen auto bat aurkitu dute
Aireportutik ehun metrora zegoen lapurtutako ibilgailua, Poliziak dioenez. Honek ez du uste Napolitanoren aurka atentatua egiteko zenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu