Italiako Lampedusa uhartera 1.300 etorkin ailegatu dira 24 ordutan

2011ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Afrika iparraldeko herrien erreboltak lehertu zirenetik, milaka lagunek ihes egin dute Italiako Lampedusa uhartera, Europan sartzeko helburuarekin. Azken 24 ordutan 1.300 lehorreratu dira —uharteak 6.000 biztanle ditu—. Italiako agintarien arabera, Tunisiatik ailegatu dira gehienak. Roberto Maroni Barne ministroak uste du gertakari horrek Italian sortutako «alarma» justifikatzen duela. «Libia sutan dago, Tunisiak ezin du bere muga kontrolatu eta Egipto larriagotzen ari da». Muammar Gaddafik estu hartu nahi izan du Europa, argudiatuz bere erregimena eroriz gero Europa osoa «beltzez beteko» dela. NBEk adierazi du Libian Saharaz hegoaldeko «ehunka mila» langile daudela harrapatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.