LURRIKARA ITALIAN

Italiako lurrikaran hildakoen kopurua 267ra hazi da azken orduetan

Ia 400 lagun daude zaurituta. Bart gauean, lurrikararen 57 erreplika izan dira.

2016ko abuztuaren 26a
21:23
Entzun

Immacolata Postiglione Babes Zibileko larrialdi zerbitzuko buruak eman du hildako kopuru eguneratuaren berri: 267 dira jada hildakoak, eta espero da gehiago ere izatea, uste baitute gorpu gehiago egon daitezkeela hondakinen artean.

Zehazki, 49 lagun hil dira Arquata del Tronton, Ascoliko probintzian; 207 Amatricen eta 11 Accumolin. Gainera, 387 lagun eraman dituzte erietxeetara, zaurituta. Eta gero eta gehiago dira etxerik gabe geratu eta behin-behinean ezarritako kanpalekuetan lotan geratu direnak; 1.200 izan ziren lehen gauean, eta 2.100 bigarrenean.

Guztira, 3.500 ohe prestatu dituzte etxerik gabe geratu direnentzat. Bart gauean, 57 erreplika izan dira, eta horietako bat Richter eskalan 4,9 gradukoa izan da. Eraikin gehiago erori dira, baina ez da inor gehiago zauritu. Sei gradukoa izan zen asteazkenean gertatutakoa.

Gauean, lanean jarraitu dute erreskate taldeek Amatricen nahiz Pescara de Tronton, eta bi hilotz topatu dituzte Amatricen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.