Italian aldaketak eskatzeko, ontzi bat abiatuko da Kataluniatik

500 italiarrek osatzen dute 'Eskubideen itsasontzia', eta gaur gauean abiatuko da Genoako kostara

Erredakzioa
2010eko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Bartzelonatik abiatuko da gaur gauean Nave dei diritti edo Eskubideen itsasontzia Genoara (Italia). Bertan, atzerrian bizi diren 500 italiarrek gobernua, politika eta kultura nora ezean dabiltzala salatuko dute. Brusela, Paris, Londres eta Atenasen bizi diren italiarrek babestu dute, baita Interneteko Herri Bioleta taldeak ere.

Jose Saramago idazleak -joan zen astean hil zen- eta Dario Fo aktore eta antzerkigileak ekimena babestu zuten. Itsasontziak 18 orduan iritsiko da Genoara. Ekintzaileen esanetan, herritarrek bultzaturiko ekintza sinbolikoa da: «Konstituzio laiko eta plurala defendatu nahi dugu, demokrazia gardenarekin batera».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.