Europako hauteskundeak

Italian, Renzi aurretik

Proiekzioen arabera, PDk alde erosoa atera dio Beppe Grilloren M5S-ri. Silvio Berlusconiren Forza Italiak botoen %15 inguru baino ez ditu jaso, haren PDL koalizioak iaz baino dezente gutxiago.

Berria
2014ko maiatzaren 26a
11:23
Entzun

Italian, lehia uste baino estuagoa izan da Matteo Renzi lehen ministroaren PD Alderdi Demokratikoaren eta Beppe Grilloren M5S Bost Izar Mugimenduaren artean, baina azkenean alde erosoa atera dio PDk: proiekzioen arabera, Renziren alderdiak botoen %41,4 inguru lortu ditu, iazko hauteskunde orokorretan baino gehiago —ordukoan, %29,5 lortu zituen, Pier Luigi Bersani zerrendaburu zuela—. M5Sk, berriz, %22,4 inguru jaso ditu, iazko bozetan baino gutxixeago.

Iraganeko emaitzetatik urrun geratu dena Silvio Berlusconi lehen ministro ohiaren Forza Italia izan da. Zundaketen arabera, botoen %15,7 artean baino ez ditu bildu; iazko otsailean, boto gehien jaso zituzten alderdien artean bigarren izan zen haren PDL Askatasunaren Herria koalizioa, botoen %29,1 lortuta, eta oso gutxi falta izan zitzaion PD garaitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.