ITSASIKARA ASIAN. Dozenaka atzerritar hilda edota desagertuta

2004ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Seismoak eragindako biktimen eta desagertuen artean herrialde ezberdinetan bizi edota oporretan ziren dozenaka atzerritar daudela jakinarazi dute hainbat enbaxada eta atzerri ministeriok. Esaterako, Espainiako pasaportea duten 13 pertsona Thailandiako ospitaleetan daude; ez omen dago desagerturik eta hildakorik. Frantziako Estatuko herritarrei dagokienez, sei hil dira eta 16 desagertu, hainbat eremutan. Beste 200 bat desagertuta daude. Hildakoen artean daude 13 italiar, 15 eskandinaviar, zortzi estatubatuar eta hiru austriar ere, besteak beste. Desagertuen artean herrialde haietakoez gain israeldarrak eta poloniarrak daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.