Cabo Verdeko Isla de Sal uhartean atzeman zuen atzo Cabo Verdeko Poliziak 237 etorkin zeramatzan itsasontzia. Espainiako Barne Ministerioak azaldu duenez, itsasontzia Kanariar Uharteetara zihoan. Cabo Verdeko Poliziak gaur eman dio horren berri Espainiako Poliziari. Itsasontziko kapitainaeta langileria atxilotu egin dituzte eta ikerketak abian daude bidai nork antolatu duen jakiteko.
Antza denez, joan den abenduaren 27an abiatu zen itsasontzia Kanariar Uharteetara baina arazo tekniko bat zela medio Cabo Verdera itzuli behar izan zuen.
Barne Ministerioaren adierazpenen arabera, Espainiako Poliziaren Atzerritarrentzako Zuzendaritza Nagusiak joan den urteko uztailean etorkinen bizkarretik negozioak egiten zituen gizon baten berri izan zuen.
Immigrazioa
Itsasontzi bat atzeman dute 237 etorkinekin Kanariar Uharteetara zihoala
Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, Cabo Verdeko Poliziak 237 etorkin zituen itsasontzi bat atzeman du Kanariar Uharteetara zihoala. Itsasontzia senegaldarra da eta hainbat herrialdetako etorkinak zeramatzan barruan: maliarrak, senegaldarrak, gineabissautarrak eta ginearrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu