Izua eragin izana aurpegiratu diote Europako Energiaren komisarioari

Zentral nuklearren segurtasuna neurtuko du Europak, Japoniako ezbeharra berriz ez gertatzeko

Erredakzioa
2011ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Japoniako egoera «apokaliptikoa» zela esan zuen iragan astean Guenther Oettinger Europako Energia komisarioak, eta epe laburrean «izugarrizko hondamendia» gerta litekeela gaineratu zuen. Europako Batasuneko Energia ministroek Japoniako gertakariaz hausnartzeko egin duten bileran, Oettingerri alarma sortu izana aurpegiratu diote. Halako adierazpenek Japoniari eta munduari mesederik egiten ez diotela nabarmendu du ministro batek baino gehiagok.

Oettingerrek, baina, esandakoa berretsi du. «Ez naiz esandakoaz damutzen. 10.000 hildako izatea eta ospitaletan zaurituak artatzeko baliabiderik ez izatea hondamendia da, argi eta garbi», adierazi du komisarioak.

Bestalde, Europako zentral nuklearretan erresistentzia probak egitea adostu dute. Lurrikarak, istripuak eta atentatuakizanez gero zentraletan zer gertatuko litzatekeen neurtuko dute. Era horretan, Japoniako lurrikarak eragindako krisia errepikatzea saihestu nahi dute. Datorren astean berriz bilduko dira Energia ministroak, erresistentzia proben irizpideak zehazteko.

Era askotako iritziak

Europan energia nuklearrak izango duen etorkizunaren inguruan era askotako iritziak plazaratu dituzte herrialdeetako ordezkariek bileran. Baina, komisarioaren arabera, kide guztiak bat datoz zentral nuklearren segurtasuna handitu behardela.

Europako Batasuneko hamalau herrialdek dituzte zentral nuklearrak. Guztira 143 erreaktore daude, horietako gehienak Frantzian —58 erreaktore ditu—.Erresuma Batua eta Alemania daude bigarren eta hirugarren postuetan, hemeretzi eta hamazazpi erreaktorerekin, hurrenez hurren.

Alemaniak energia nuklearra gutxitzeko plana onartu du. Beste hainbat herrialdek, Frantziak esaterako, ez dute zentralak ixteko asmorik iragarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.