Japoniak Greenpeaceri ikertzea debekatu dio
TOKIO. Japoniako Gobernuak ez dio eman Greenpeaceri Fukushiman ikertzeko baimenik. Erakunde ekologistaren Rainbow Warrior ontzia atzo ailegatu zen Tokiora, Fukushimako zentral nuklearraren inguruko itsasoan erradiazioa neurtzeko asmoz. Erakundeak jakinarazi duenez, soilik itsas kostatik hamabi milia baino urrutirago egin ditzakete azterketak, gehien kalteturiko eremutik urruti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu