Japoniak kalte-ordaina eskatuko dio Txinari
TOKIO. Japoniak kalte-ordaina eskatuko dio Txinako Gobernuari, herrialde horretan azken egunetan Japoniaren enbaxadaren, kontsulatuen, enpresen eta bertzelako interesen aurka egin diren erasoak direla eta. Txinako Atzerri Ministerioak erran du «kasu garrantzitsuenei era egokian» aurre eginen dietela. Senkaku irlen —Txinarentzat Diaoyu— harira sortu diren protestak amaitzeko eskatu du Txinako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu