Japoniak Txinara bidaltzekoa zuen enbaxadorea hil egin da

2012ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Shinichi Nishimiya Japoniak Txinara bidaltzekoa zuen enbaxadorea hil egin zen herenegun, ezustean. Berri agentziek zabaldu dute kalean konortea galduta aurkitu zutela joan den ostegunean; igandean zendu zen. Bi egun lehenago izendatu zuen Japoniako Gobernuak Txinako enbaxadore. Urrian zen hara joatekoa. Oraindik ez dakite zer-nola zendu den. Gobernuak adierazi du heriotzak ez duela zerikusirik Txinarekiko harremanetan sortutako gatazkan. Japoniako hedabideek aurreratu dute hipotesi nagusia dela arazo horren eraginez sortutako estresak zerikusia izan duela. Atzerri Ministerioak ez du hipotesirik zabaldu; erantzun du medikuak ikertzen ari direla. 60 urte zeuzkan Shinichi Nishimiyak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.