Mundua

Japoniako Gobernuak Fukushimako behi-haragia saltzea debekatu du

Baieztatu egin da 600 behi baino gehiago zesio radioaktiboa zuen pentsuarekin elikatu zituztela.

2011ko uztailaren 19a
11:57
Entzun

Japoniako Gobernuak debekatu egin du Fukushimako behi-haragia saltzea, erradiazioarekin kutsatuta egon daitekeelakoan. Yukio Edano Gobernukoaren bozeramaileak esan du ganaduzaleei kalte-ordainak emango dizkietela, eta jakinarazi du jada aurretik eskualdeko agintariek bertan behera utzia zutela behi-esnearen banaketa.

Fukushima probintziako 600 behi baino gehiago zesio radioaktiboa zuen pentsuaerkin elikatu zituztela baieztatu ondoren hartu du erabakia Japoniak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.