Japoniako Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, litekeena da Fukushimako zentral nuklearraren hondamendiaren eraginez askatu zen erradiazioa pertsonetara iritsi izana. Ikerketa batean, erradiazioa atzeman dute Japoniako ekialdeko eta ipar-ekialdeko zazpi amaren bularreko esnetan.
Erradiazio maila oso txikia dela esan dute, baina ikerketa 23 amarekin egin dute, eta ia herenei aurkitu diete erradiazioa. 2,2 eta 8 iodo becquer bitarteko maila atzeman dute 131 kilogramoko. Hauts esnetan gehienezko maila 100 iodo becqueretakoa da. Agintariek esan dute atzemandako maila ez dela haurrentzat arriskutsua.