Sei urteko espetxe zigorra bete zuen Crosanek, Belfasteko Polizia-etxe baten kontra eraso egitea egotzita. Martxo amaieran, berriz, erakunde bereko Declan Smith hil zuten Dublinen. Egun argiz hil dute Crosan, eta Irlanda iparraldeko agintariak kezkatuta agertu dira azken erasoek errepublikarren artean sor ditzakeen gatazken inguruan.
Erasoa gaitzetsi dute hainbat eragile politikok. Belfasteko alkate Mairtin O'Muilleoirek "lotsa" azaldu du, eta Crosan hil dutenek ez dutela inor ordezkatzen gaineratu.
Shame on those who bring death to Belfast streets at Eastertide. They represent no-one but themselves and have no place in our great city.
— Máirtín Ó Muilleoir (@newbelfast) April 18, 2014