Jean-Guy Talamoni Korsikako abertzalea atxilotu dute gaur, Bastia futbol taldearen dirua "gaizki erabiltzea" leporatuta. Charles Pieri buruzagi independentista pasa den abenduan atxilotu zuten "gizartearen dirua gaziki erabiltzea, helburu terroristak dituen gaizkile taldeko kide izatea eta terroristei diruz laguntzea" leporatuta. Antza denez, kasu horrekin lotuta atxilotu dute Talamoni. Operazioa Philippe Courroye Parisko epaileak agindu du; Pieri atxilotzea agindu zuen bera.
Talamoni gaur eramango dute Parisera.
Kasu honetan 8 lagun daude auziperatuta. Futbolariak aldatzerakoan dirua hartu eta talde armatu abertzale korsikarrei laguntzea leporatzen die epaileak.
Korsika
Jean-Guy Talamoni abertzale korsikarra atxilotu dute
Jean-Guy Talamoni buruzagi abertzale korsikarra atxilotu dute, Charles Pieri buruzagi independentistaren aurka irekitako sumarioarekin lotuta. Pieriri "terrorismoa eta dirua bidegabeki erabiltzea" leporatu zioten. Atxiloketaz gain, buruzagi abertzaleak Bastia hirian duen abokatu langela miatu dute, Parisko epaile Philippe Courroyeren zuzendaritzapean. Talamoni gaur eramango dute Parisera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu