Ekialde Hurbila

Jeninen setio egoera ezarri du Israelgo Armadak Palestinako iturrien arabera

Israelgo Armadak setio egoera ezarri du Jeninen, Palestinako iturrien arabera. Azaldu dutenez, Israelgo patruilek goizean goiztik sarekadak egin dituzte, eta tiroketak eta zaurituak izan direla gaineratu du, nahiz eta zaurituen egoeraren berririk ez duten eman. Israelgo Armadakk, berriz, setio egoera ezarri izana gezurtatu du.

2003ko abenduaren 12a
13:41
Entzun
Israelgo Armadak gauean zehar ohikoak diren patruilak egin dituela esan du, baina setio egoera eta tiroketak gezurtatu egin ditu.

Bestalde, bart gauean miliziano palestinar batek talde erlijioso judutar bat erasotu du Nabulusen. Al-Aksa Brigadetako kide batek, Yediot Ahronot Israelgo egunkariaren edizio elektronikoari egindako telefono dei batean zazpi zauritu eragin dituen erasoa beregainhartu du. Zazpi zaurituak Nabulusen zeuden Joseren hilobian otoitz egiten, eta bapatean gizon bat tirokahasi zitzaien. Iturri horren arabera, atzo Israelgo Armadak Rafan egindako sei hilketen erantzuna da erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.