Maariv egunkariak jakinarazi duenez, Israelgo Gobernuak Jesuralem Ekitaldean 50.000 etxebitzitza eraikitzeko asmoa du. NIr Barakat alkatearen aginduz txostena egin dute, eta guztira Jerusalemen 60.000tik gora etxebizitza eraikitzea du buruan, horietatik gehieneak, Jerusalem Ekialdean. Barakaten iritziz nahiko etxebizitza ez dago Jerusalemen.
Txostenaren arabera, Jerusalem Ekitaldean eraikitzekoak diren 50.000 etxebizitzetatik 20.200 eraikitzea onartuta dago, eta besteak bidean dira. Israeldar nazionalitatea duen edo judua den edozein herritarrek eros dezake etxea. Giza eskubideen elkarteek, ordea, salatu dute bi baldintza horiek betetzen ez dituztenei eragozpen handiak jartzen dizkietela.
Benjamin Netanhayu Israelgo lehen ministroak gaur esan du Zisjordanian ez dituztela legez kanpoko kolonia gehiago eraikiko, baina legezkoak defendatuko dituztela. "Kokalekuak eta legea biak batera babestu daitezke. Hori da kokalekuek etorkizunean Israelen subiranotasuna izango dutela bermatzeko modurik onena", esan du.