PALESTINA

Jerusalemgo Al-Aqsa meskitara sartu ahal izango dira palestinarrak

Israelgo Poliziak adierazi duenez, palestinarren protesten ondorioz segurtasun neurri guztiak kendu dituzte; Palestinako buruzagi erlijiosoek boikota bertan behera uzteko deia egin dute.

Israelgo polizia Jerusalemen. ABIR SULTAN, EFE
2017ko uztailaren 27a
13:49
Entzun

Goizean kendu dituzte burdin sare eta andamioak, metal detektagailuak kendu eta bi egun geroago.

Gatazka duela bi aste sortu zen, Al-Aqsa meskitatik gertu bi polizia israeldar hil baitzituzten. Orain, Israelek adierazi du datozen sei hilabeteetan segurtasun neurri berriak ezarriko dituela, hainbesteko traba eragingo ez dutenak.

Uztailaren 14an bi poliziak hil eta metal detektagailuak ezarri zituztenetik, ia egunero egon dira liskarrak Israelgo Poliziaren eta palestinarren artean. Liskar horietan, lau palestinar eta hiru israeldar hil dira.

Israelek adierazi duenez, segurtasun neurriak beharrezkoak ziren, poliziak hiltzeko erabilitako armak tenplu sakratura eraman zituztelako. Palestinarrek segurtasun neurriak arbuiatu zituzten; haien ustez, Israelen saialdi bat zen haien gaineko kontrola areagotzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.