MunDUA

Jerzy Buzek kontserbadorea, Europako Parlamentuko presidente berria

713 botoetatik 555 jaso ditu, kontserbadoreen, sozialisten eta liberalen akordioari esker. Eva Britt Svensson ezkertiarrak, 89 boto.

2009ko uztailaren 14a
18:20
Entzun
Jerzy Buzek poloniar kontserbadorea da gaurtik Europako Parlamentuko presidente berria. Lehen bozketan hautatu dute, emandako 713 botoetatik 555 jasota, kontserbadoreek, sozialistek eta liberalek lortutako akordioaren ondorioz. Inoiz boto gehien jaso duen presidentea da. Parlamentuko lehen buru poloniarra da.

Poloniako Hiritar Plataformako (PO) kide gisa aurkeztu zen ekainaren 7ko hauteskundeetara -Europako Talde Popularreko partaide da PO-, eta botoen %45 jaso zituzten -nagusi izan ziren-.

Eva Britt Svensson suediar ezkertiarra izan da gaur Buzeken aurkaria. 89 boto bildu ditu Svenssonek.

80ko hamarkadan Elkartasuna sindikatuko zuzendaritzako kidea izan zen Buzek, eta 1997-2001 artean Poloniako Gobernuko lehen ministro. Komunismoaren ondoren herrialdearen deszentralizazio prozesua gidatu zuen kideetakoa da. 1940an sortu zen, Smilovicen (herri hori lehen Poloniako parte zen, gaur egun Txekiar Errepublikakoa). 2004tik da europarlamentari.

Bi urte eta erdian izango da parlamentuko buru, eta talde sozialdemokratako kide batek ordezkatuko du orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.