Israelgo militarren ofizialak esan duenaren arabera, eraikinari eraso egin baino lehenago Mohamed Sider bizirik atxilotzen saiatu dira, baina honek granada bat bota die. Palestinako Aginte Nazionalak, aldiz, israeldarrek emandako bertsioa ezeztatu du. Israeldarrek "hilketen politikara" itzuli nahi dutela adierazi du PANek. "Israeldarrak ez dira hain inuzenteak Sider bere kabuz aterako zela pentsatzeko", esan du Elias Zananirik, Palestinako Babeserako ministroak.
Dahlan su-etena salbatzeko Shaul Mofaz israeldarrarekin elkartuko da. Palestinarrek egindako atentatu suizidengatik, PANek miliziei armak kentzen ez dizkien bitartean, Ekialde Hurbileko bake prozesuan ez duela aurrera egingo, eta Israelgo armadak bere operazioekin jarraituko duela esan du Israelgo gobernuak. Mofazek bake prozesua "izoztu" beharrean Israelgo armadaren erasoak "izozteko" eskatuko dio gaur Dahlanek.
Siderren heriotzaren ondorioz, palestinarren aldeko erasoak etor daitezke. "Sider hil izanaren errepresalia hartuko dugu palestinarrok", adierazi du Jihad Islamikako buru Basam Saadik. "Israeldarrek kolono eta soldaduen heriotzarekin ordainduko dute Siderren heriotza", gehitu du Saadik.
Ekialde Hurbila
Jihad Islamikako buruetako bat hil du Israelgo armadak Zisjordanian
Jihad Islamikako buruetako bat hil du Israelgo armadak Zisjoardaniako Hebron herrian. Eraso honek "kolokan" jartzen du ekainaren 29an hasitako su-etena. Israelgo armada aspalditik zebilen Mohamed Sider palestinarraren atzetik. Goizeko lehenengo orduan hil dute palestinarra. Israelgo armadak palestinarra zegoen eraikina bonbardeatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu