Jihad Islamikoko milizianoek atzo Gazatik koheteak jaurtiz eraso zietela eta, Gazako igarobideak berriro ixtea erabaki du Israelek, joan den ostegunean Hamasekin su-etena hitzartu ondoren irekitzeko asmoa agertu ondoren. Horrenbestez, Gazako bizilagunek beharrezko dituzten oinarrizko ondasunik ez da sartzen.
Israelgo armadak Jihadeko miliziano bat hil zuen atzo Zisjordanian, eta horri erantzuteko, hiru Al Kasam kohete jaurti zituen talde armatu horrek Gazatik Israelera. Ez zuten inor zauritu, baina Israelgo agintariek haserre hartu dut erasoa.
Joan den ostegunean sartu zen indarrean Israelek Hamasekin Egiptorekin bitartekaritzaz hitzartutako su-etena. Su-etena mantenduz gero Gazako igarobideak irekiko zituela eta oinarrizko produktuen sarrera %30 igoaraziko zuela agindu zuen Israelek.
Jihad Islamikoak koheteak jaurti dituela-eta, Gazako igarobideak itxi ditu Israelek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu