Ekialde Hurbila

Jihad Islamikoko, Al-Fataheko eta Hamaseko hainbat kide atxilotu ditu Israelgo armadak

Israelgo armadak Jihad Islamikoko, Al-Fataheko eta Hamaseko hainbat kide atxilotu ditu Zisjordanian. Horietako hiru Jidah Islamikoko kide ezagunak dira. Beste lau palestinar ere gaur atxilotu dituzte Zisjordanian, horien artean Al-Fatah taldeko emakume bat Ramalan eta gizon bat Jenin hiriaren hegoaldean. Beste bi atxilotuak Hamas taldekoak dira.

2003ko abuztuaren 7a
14:00
Entzun
Israelgo armadak atxilotu dituen Jihad Islamikoko kideak Maydi Akuba, Muhamed Yebara eta Ahmad Sheij Ibrahim dira. Hiru atxilotuak autoz zihoazen, eta Jenin hiriko kontrol batean geldiarazi ditu Israelgo ejertzitoak.

Palestinako Aginte Nazionalak (PAN) esan duenaren arabera, Israelek atzo askatu zituen baino palestinar gehiago atxilotu ditu azken egunetan. "Askatutako preso askok euren kartzela zigorra hilabete barru bukatzen zuten, eta ondorioz, aske uzteak ez du esanahirik eta ezin da Gida Orria ezarri dutenik esan", adierazi du defentsako gaiez arduratzen den ministro palestinarrak, Muhamed Dahlanek. Presoak aske uzteko moduak eta aske utzitako presoen kopuru txikiak Israelgo gobernuakesandako baieztapen "faltsuak" ezagutzera eman direla adierazi du Dahlanek. Israelgo gobernuari ez zaiola bakerik interesatzen eta borroka probokatzen ari dela gehitu du defentsarako ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.