Turkiako Estatuak lehenbiziko aldiz onartu du JITEM Inteligentzia eta Terrorismoaren Aurkako Borrokarako Jendarmeria talde paramilitarraren izatea. Talde hori 1990eko hamarkada hasieran sortu zen, eta milaka lagunen hilketa eta desagerpenen erantzule izan zen, gehienbat hamarkada horren hasieratik erdialdera arte. Haren biktimak nagusiki kurduak izan ziren.
Kurdistango Firat berri agentzia, baina, hagitz kritiko agertu da onarpen horrekin. Turkiako hedabideei eta bereziki AKP Justizia eta Garapenaren Alderdiaren ingurukoei egotzi die berria puztea, «Amerika berriz deskubritu balute bezala». Bere garaian Arif Dogan armadako koronelak aitortu zuen sortzaileetakoa zela. Firaten ustez, onarpenarekin AKPk eta Turkiako indarrek estatuaren erantzukizuna saihestu nahi dute, JITEM aparteko taldetzat joz.
JITEM talde paramilitarra existitzen dela onartu du Ankarak, hogei urteren ondoren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu