IZEN PROPIOAK

JOAN REVENTOS

2004ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Kataluniako Legebiltzarreko presidente ohi eta PSC Kataluniako Alderdi Sozialistako buruzagi historiko Joan Reventos abokatua atzo goizaldean hil zen, Barzelonan, 76 urte zituela. Igandean bihotzekoa izan zuen Reventosek eta geroztik ospitalean zegoen.Kataluniako Alderdi Sozialistaren sortzaileetako bat izan zen, 1978. urtean, eta taldearen sorreratik 1983. urtera arte idazkari nagusi izan zen. Ondoren eta 1996ra arte alderdiaren presidente izan zen. Urtebete lehenago, ordea, Legebiltzarreko presidente izendatu zuten eta kargu horretan 1999. urtera arte egon zen. 2001eko otsailean garuneko odol isuria izan zuen eta orduan utzi zuen politika. Ordura arte bere ibilbide politikoa oparoa izan da oso.1980 urtean egindako aurreneko hauteskundetan Generalitateko presidente izateko hautagai sozialista izan zen, eta gerora, besteak beste, senatari, diputatu eta Espainiako enbaxadore izan zen Frantzian. Halaber, Sauko Estatutua idazteko eratu zen taldean izan zen.Politikan aritzeaz gain, poesia eta saiakera ere landu zituen eta ohikoa zen kultur ekitaldietan ikustea.Kataluniako alderdi guztietako agintariek bere ibilbidea goraipatu eta egindako lana nabarmendu zuten atzo, bere heriotzaren berri izan ondoren. Azken agurra gaur emango diote Joan Reventosi, goizeko 11:45ean egingo den hileta elizkizunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.