Enrique Peña Nieto Mexikoko presidenteak Twitter sare sozialean eman du atxiloketaren berri, nahiz eta ez duen xehetasun gehiago jakinarazi.
Misión cumplida: lo tenemos. Quiero informar a los mexicanos que Joaquín Guzmán Loera ha sido detenido.
— Enrique Peña Nieto (@EPN) January 8, 2016
Mexikoko Poliziak eta AEBetako zerbitzu sekretuek Joaquin Guzman El Chapo Sinaloa karteleko buruzagietakoa dena atxilotu zuten 2014ko otsailean, baina espetxetik ihes egin zuen uztailaren 11n. Bigarren aldia izan zen espetxetik ihes egiten zuela; izan ere, Guzman 1993an atxilotu zuten, narkotrafikoa egotzita, baina 2011n egin zuen ihes espetxetik.