NOBEL SARIAK

John B. Gurdonek eta Shinya Yamanakak jasoko dituzte medikuntzako eta fisiologiako Nobel sariak

”Zelula helduak pluripotente bihurtzeko birprogramatu daitezkeela” frogatu dutelako sarituko dituzte bi ikertzaileak.

2012ko urriaren 8a
11:51
Entzun

Karolinska institutuak gaur jakinarazi duenez, John B. Gurdon eta Shinya Yamanaka ikertzaileek jasoko dute 2012ko medikuntzako eta fisiologiako Nobel saria. ”Zelula helduak pluripotente bihurtzeko birprogramatu daitezkeela” frogatu dutelako sarituko dituzte bi ikertzaileak.

John B. Gurdon Ingalaterrakoa da, eta 79 urte ditu. Oxfordeko Unibertsitatean egin zuen doktoretza 1960an, Cambridgeko Unibertsitatean dihardu gaur egun, Gurdon Institutuan. Shinya Yamanaka, berriz, Osakan sortu zen, Japonian, 1962an. Kyotoko Unibertsitatean ari da lanean gaur-gaurkoz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.