MUNDUA

John Garamendi: “Hispanoa? Ni euskalduna naiz”

AEBetako Kongresuko kide John Garamendi politikari hispanoen zerrenda batean gehitu zuten, eta berak azaldu du ez dela hispanoa, euskalduna baizik. 2011ko AEBetako erroldan 53.045 herritarrek jo zuten euren burua euskaldunen ondorengotzat.

2013ko otsailaren 15a
17:21
Entzun

Associated Press berri agentziak AEBetako Kongresuan dauden hispanoei buruzko artikulu bat kaleratu duela jakinarazi du Euskalkultura.com webguneak.

John Garamendi Kaliforniako 46. gobernadore izendatu zuten 2007an. Alderdi Demokratako Estatu Batuetako politikaria da. Gaur egun, Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Etxeko kidea ere bai, Kaliforniaren ordezkari gisa. Hura ere gehitu zuten kongresuko hispanoen zerrendan; baina adierazi du ez dela hispanoa, euskalduna baizik. Garamendiren bozeramaile Matthew Kravitz-ek adierazi zuen Garamendik bere burua euskalduntzat duela. Haren aitaren aita 1906an heldu zelako AEBetara "Euskal Herritik, Espainia iparraldearen eta Frantzia hegoaldearen artean dagoen lurraldetik", gaineratu zuen.

Garamendik ez zuen hispano dioen laukia bete erroldan. 2011ko AEBetako 53.045 herritarrek jo zuten euren burua euskaldunen ondorengotzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.