Elsa Artadi Junts per Catalunyako (JPC) kanpainaburuak esan du beraiek ez dutela beste hautagairik, Carles Puigdemont dela beraien lehendakarigaia. Onartu du ez dagoela argi Kataluniara joaten bada presidente izendatu ahal izango dutenik. "Orain ezin gara presaka hasi. Ezin ditugu aurreratu pentsatu gabe ditugun gauzak. Agertoki guztiak ditugu mahai gainean", esan du RAC-1en egin dioten elkarrizketan.
Bera bozetara aurkeztu baldin bada, presidentea bere lekura itzuli ahal izateko eta Gobernuak bere karguak berreskuratu ahal izateko egin duela azpimarratu du. Horregatik, Espainiako Gobernuburu Mariano Rajoyri eskatu dio hitz egiteko alderdi subiranistekin, "haiek irabazi baitituzte bozak".
Joan Tarda ERCko diputatuaren iritzian ere Puigdemontek izan behar du president berria. Hala idatzi du twitterren.
President Puigdemont @KRLS la ciutadania ha restituït democràticament el Govern legítim i a vostè com a President. L’esperem perquè comandi la Generalitat conjuntament amb el vicepresident @junqueras No tingui cap dubte que és el que hauria fet Francesc Macià.
— Joan Tardà i Coma (@JoanTarda) 2017(e)ko abenduak 23
Bestelako mezua zabaltzen ari dira Ciutadansekoak. Hura izan dira hauteskundeetan eserleku gehien eskuratu dituen alderdia. Giltzapetik edo erbestetik ez dagoela herri bat gobernatzerik azpimarratu du Carlos Carrizosak. "Gu, momentuz, independentistek zer egingo duten ikusteko zain egongo gara. Ikusi beharko da egoerari zein konponbide ematen dioten", esan du.