PANAMAKO HAUTESKUNDEAK

Juan Carlos Varelak irabazi ditu Panamako presidentetzarako bozak

Botoen %39,19 eskuratu ditu PPa Alderdi Panameñistako alderdiko buruak.

Juan Carlos Varela, garaipena ospatzen. ARTURO WONG / EFE
2014ko maiatzaren 5a
12:10
Entzun

Erasmo Pinilla Panamako Hauteskunde Batzordeko presidenteak izendatu du Varela hauteskundeetako garaile. Jose Domingo Ariasi (%32,04) eta Juan Carlos Navarrori (%27,47) nagusitu zaie Varela. Presidenteordea zen, eta Ricardo Martinelli egungo presidentea ordezkatuko du karguan. 2009an batera aurkeztu ziren hauteskundeetara, baina harreman gatazkatsua izan dute Martinellik eta Varelak. Hautesleen %78k eman dute botoa.

"Gaur Panamak irabazi du", esan du Varelak emaitzen berri izan ostean. Herritarrei babesa eskertu die, eta hauteskunde batzordea zoriondu du. 2019ra arte izango da Varela presidente.

CD Aldaketa Demokratikoa eskuineko alderdi ofizialistako hautagai Ariasek eta PRD Alderdi Iraultzaile Demokratikoko Navarrok Varelaren garaipena onartu dute. Ariasek iragarri du "oposizio eraikitzailea" egingo duela. Navarrok, berriz, herritarrei zorionak eman dizkie, hauteskunde eguna liskarrik gabe igaro delako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.