Jugoslavia ohirako sortu zen Nazioarteko Auzitegiko fiskal Carla del Pontek eman du Gotovinaren atxiloketaren berria. Hark esan duenez, atzo gauean atxilotu zuten, eta orain espetxean dago, La Hayara eramateko zain.
Tenerifeko hotel batean atxilotu zuen Espainiako Poliziak Gotovina. Atxilotu aurretik, berari jarraitzen ibili ziren egun batzuetan, Kanarietako beste irletan.
Humanitatearen kontrako krimenak egitea leporatzen diote Gotovinari. Baita gerrako legeen urraketa egitea ere.
Jugoslavia ohia
Jugoslavia ohiko gerragatik bila zebiltzan jeneral kroaziar bat atxilotu dute
Ante Gotovina jeneral kroaziar ohia atxilotu zuten atzo Kanarietan. Tenerifen atxilotu zuten jeneralari humanitatearen kontrako krimena egitea leporatzen diote: besteak beste, 150 serbiar hiltzeko agindua ematea eta 150.000 eta 200.000 lagun indarrez deportatzeko agindua ematea. Gotovina atxilotzeko baldintza jartzen zion, beste hainbaten artean, EB Europako Batasunak Kroaziari, EBko kide izatea negoziatzen hasteko. 2001etik ihesean zegoen Gotovina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu