Julian Assange Wikileaks webguneko arduradunaren aurkako atxilotze agindua eman du gaur gauean Interpolek. Suediak eskatu du, eta sexu delituak leporatzen dizkiote. Abuztuan egon zen Assange Suedian, zenbait hiltzaldi ematen, eta abuztuaren 20an bertan eman zuen fiskal batek atxilotzeko agindua. Fiskalburuak, gero, jazarpen mailara jaitsi zuen salaketa, baina orain berriz ikerketa zabaldu dute eta salaketa bortxaketa mailara igo dute.
Inork ez daki une honetan non dagoen Assange, baina Interpolek maila altuena eman dio atxilotze aginduari. Gaur bertan Assangeren abokatuek Suedian Epaitegi Gorenak Assange atxilotzeko eman duen aginduari helegitea jarriko dio, aurreko astean Stockholmeko Helegite Auzitegiak beste bat atzera bota ondoren.
WIKILEAKS
Julian Assange atxilotzeko agindua eman du Interpolek
Suediak eskatuta, bortxaketa bat leporatzen diote Wikileaks webgunearen arduradunari. Bere abokatuek gaur helegitea jarriko dute Suediako Epaitegi Gorenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu