WIKILEAKS

Julian Assange Suediara estraditatuko dute

Epaileak ebatzi du ez dagoela arrazoirik Suedian epaiketa justu bat ez duela izango pentsatzeko.

Berria.info
2011ko otsailaren 24a
17:48
Entzun

Erresuma Batuko epaile batek Julian Assange Wikileakseko sortzailea Suediara estraditatzeko erabakia hartu du gaur. Ustez sexu delituak egin zituelako hartu du erabaki hori, eta, BBC telebista kateak jakinarazi duenez, bi aldeei eman die horren berri. Howard Riddle epailearen hitzetan, ez dago Suedian epaiketa justua ez duela izango pentsatzeko arrazoirik. Assangek orain zazpi eguneko epea du helegiteak aurkezteko.

Suediako fiskaltzak hiru sexu gehiegikeri delitu eta bortxaketa bat leporatzen dizkio Assangeri, bi emakumek jarritako salaketan oinarrituta. 2010eko abuztuan gertatu ziren ustezko delituak. Assangeren defentsak, estradizioa aztertzeko auzian, salatu zuen sexu delituak lekukorik gabe epaitzen direla Suedian, eta azpimarratu zuen herrialde horretatik gero AEBetara bidal dezaketela eta han traizioagatik exekutatu dezaketela Wikileaks webgunean zabaldutako informazioagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.