Irailaren 27ko bozetan, indar independentistek135 parlamentaritik 72 eskuratu zituzten. Harrezkero, ordea, Junts Pel Si (62) eta CUP (10) ez dira ados jarri gobernuburua aukeratzerakoan. Artur Masi eutsi dio orain arte Junts Pel Sik, inbestidura saioan, bi aldiz Masen kontrako botoa eman zuen CUPek.
Bi indar independentisten arteko akordioa eskatzeko, mobilizazioa egin dute ehunka lagunek Kataluniako Parlamentu alboan, Ciutadellan.
El Pais egunkariak argitaratutako elkarrizketa batean, ANCko presidente Jordi Sanchezek adierazi du prozesu subiranistak aurrera jarraituko duela Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidentea ez bada ere. Halaber, uste du "albiste txarra" litzatekeela abenduaren 20ko Espainiako Gorteetako hauteskundeetara gobernuburua adostu gabe heltzea.
Hauteskundeak errepikatzea "irtenbide okerrena" litzatekeela uste du, eta zehaztu du Ciutadellako mobilizazioa ez dela "zehazki" inor presionatzeko, 72 diputatuak baizik. CUPi presio egiteko elkarretaratze gisa ulertu dute hainbatek ANCk deitutakoa.