Polonia

Justizia sistemaren erreformari betoa jarri dio Poloniako presidenteak

Europako Batasunak ohartarazi zion legeekin aurrera jarraituz gero kendu egingo ziola boto eskubidea. Bruselak ez ezik oposizioak ere kritikatu zuen erreforma, uste dutelako bertan behera uzten zuela epaileen independentzia. Presidenteak jakinarazi du hiru legetatik bi bertan behera utziko dituela.

Herritarrek hainbat mobilizazio egin dituzte erreformaren aurka. BARTHOMIEJ ZBOROWSKI, EFE
2017ko uztailaren 24a
08:26
Entzun

Poliniako Kongresuaren ametoa jaso zuen lege erreformak, eta EBk jarrera aldatzeko eskatu arren, senatuak ere oniritzia eman zion larunbatean. Erreformak aurrera egiteak, ordea, Europako Batasunean arazoak ekarriko dizkiola ikusi du Andrej Duda Poloniako presidenteak, eta, beraz, erreformako hiru legeetatik bi Sejmera edo Kongresura itzultzea erabaki du.

Dudak berak jakinarazi du bi lege direla atzera bota dituenak: Auzitegi Gorenari buruzko legea eta KRS Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari buruzkoa. Nolanahi ere, erreforma bat beharrezkoa dela uste du Dudak, eta bi hilabeteko epean beste bi lege proposamen aurkezteko konpromisoa hartu du.

Legea eta Justizia eskuineko alderdiak proposatu zuen erreforma. KRSko egungo kide guztiak kargugabetzea proposatu zuen, besteak beste, eta legebiltzarrari ahalmena ematen zion hura osatzen duten 25 kideetatik 15 izendatzeko. Orain, batzarreko presidenteak berak hautatzen ditu kide guztiak. Horiek hala, lege berriak justizian eragiteko aukera emango lioke parlamentuan gehiengoa duen alderdiari, hau da, Legea eta Justizia alderdiari.

Botere judiziala "eraginkorra eta arduratsua" izateko modu gisara proposatu zuen erreforma eskuineko alderdiak, baina oposizioak eta epaileek salatu zuten "autoritarismorako beste urrats bat" zela. Erreformaren kontra hainbat mobilizazio egin dituzte herritarrek ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.