Justiziak konstituzioaren kontrakotzat jo du Obamaren osasun erreformaren zati bat

2011ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
AEBetako Atlantako Helegite Auzitegiak konstituzioaren kontrakotzat jo du Barack Obamaren osasun erreformaren zati bat. «Kongresuak ezin ditu herritarrak derrigortu aseguru konpainia pribatuekin kontratu bat sinatzera, jaiotzatik hil arteko produktu garesti bat eros dezaten», ebatzi du Auzitegiak.

Bestalde, Ohioko Justizia Auzitegi Gorenak ez du onartu osasun sistema berriaren inguruan estatu horretan egitekoa den erreferenduma bertan behera uztea eskatzen zuen kereila. Azken 50 urteetan AEBetan egin den osasun erreformarik handiena da Obamaren gobernuak lortu duena. 2010ean onartu zutenetik kontrako hainbat salaketa jaso ditu, bai banakoen aldetik eta bai AEBetako 26 estatuetako gobernuen aldetik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.